2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lukingo Udalak, 2019ko otsailaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lukinen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Juan José Sainz Urra.
Iragarkiaren kodea: L1903672