63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2019rako ordenantza fiskalen tarifak. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berbintzanako Udaleko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2019ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, baita Berbintzanako Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Berbintzanan, 2019ko otsailaren 27an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

4 sailkapen ezarri dira, eta haien araberako 4 kuota mota:

–Haurrak: 4 urtetik 11 urtera.

–Gazteak: 12 urtetik 17 urtera.

–Helduak: 18 urtetik 65 urtera.

–Seniorra: Helduak: 65 urte.

Adinaren zenbaketa eginen da pertsonaren urtebetetze urtea kontuan hartuz.

–Sarrerak: pertsonalak eta besterenezinak.

  • Haurrak: 2 euro.
  • Gazteak: 3 euro.
  • Helduak: 5 euro.
  • Seniorrak: 3 euro.

–Arratsaldeko 17:30etik aitzinako sarrera.

  • Haurrak: 1 euro.
  • Gazteak: 2 euro.
  • Helduak: 3 euro.
  • Seniorrak: 2 euro.

–Denboraldiko sarrera: 15 egun, solteak.

  • Haurrak: 30 euro.
  • Gazteak: 35 euro.
  • Helduak: 45 euro.
  • Seniorrak: 30 euro.

–Abonamenduak: hilabete, datatik datara zenbatua.

  • Haurrak: 26 euro.
  • Gazteak: 32 euro.
  • Helduak: 45 euro.
  • Seniorrak: 32 euro.

–Minusbaliotasuna dutenen abonamendua, denboraldi osoa: %33ko edo hortik gorako desgaitasuna. Agiria aurkeztu behar da.

  • Haurrak: 30 euro.
  • Gazteak: 36 euro.
  • Helduak: 54 euro.
  • Seniorrak: 36 euro.

–Langabeentzako abonamendua, denboraldi osoa: gutxienez ere 6 hilabete lehenagotik lana aurkitzeko inskribaturik dauden langabeak. Agirien aurkezpena.

  • Helduak: 48 euro.

–Abonamenduak: denboraldi osoa familia ugarientzat. Agiria aurkeztu behar da.

  • Haurrak: 30 euro.
  • Gazteak: 36 euro.
  • Helduak: 57 euro.
  • Seniorrak: 36 euro.

–Abonamenduak: denboraldi osoa.

Erroldatu gabeak:

  • Haurrak: 35 euro.
  • Gazteak: 45 euro.
  • Helduak: 65 euro.
  • Seniorrak: 45 euro.

–Abonamenduak: denboraldi osoa.

Erroldatuak (sei hilabetetik gora erroldan):

  • Haurrak: 33 euro.
  • Gazteak: 39 euro.
  • Helduak: 57 euro.
  • Seniorrak: 39 euro.

–Sartzeko txartela:

  • Txartela egitea (erabiltzailearen esku geldituko da eta ez da haren zenbatekoa itzuliko): 2 euro.
  • Bikoizketak: 7 euro.

Pilotalekua.

–Uda sasoian erabiltzeko:

Kiroldegiko sarrerarik ez duten pertsonek, pilotalekua erabili nahi badute, igerilekuaren orduetatik kanpo egin beharko dute.

Aurreko arautik kanpo daude Berbintzanako Udalak onetsitako jarduerak, soilik pilotalekura puntualki sartu ahal direnak, hain zuzen ere jarduera hori egiteko, igerilekura sartzeko kuotarik gabe.

–Udan ez beste sasoietan erabiltzeko:

  • 9:00etatik 18:55a arte, doan eta nornahi sartzeko: 0,00 euro.
  • 19:00etatik 23:00etara, erreserba eskatu, argiteria barne, sistema informatizatuaren bitartez.
  • Argiteria: 1 h: 5 euro.
  • 1/2 h gehiago: 2 euro.

24:00etan itxi eginen da pilotalekua eta argiak itzaliko dira.

UDAL HILERRIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

a) Ehorzketak:

–10 urte bitarteko aldia: 290,00 euro.

–Ehorzketa lehendik dagoen hilobian: 290,00 euro.

b) Epea baino lehen ateratzea:

–Partikularraren kontura kenduko da hilarria, eta 300,00 euro.

c) Garbiketa:

–Arrunta: 0,00 euro.

–Garbiketa berezia: zehaztu beharrekoa.

d) Kontzesioak (gehienez ere 40 urte):

–Lurreko hilobiak:

  • Berriak. Lehen 10 urteak: 0,00 euro.
  • Berritzeak. 10 urtetik behin:
  • Neurri estandarrak (1,20 ml x 0,80): 190,00 euro.

–Hilobi zaharrak:

Beste neurri batzuk (arautu gabeko hilobiak eta araudiaren zain daudenak):

  • 1,20 metro linealetik gorakoak: 197,00 euro.
  • 1,40 metro linealetik gorakoak: 217,00 euro.
  • 1,50 metro linealetik gorakoak, 227,00 euro.

–Nitxoak:

  • Kontzesioak: gehienez ere, 40 urte.
  • Ez dago nitxorik.

–Kolunbarioak:

  • Kontzesioak (gehienez ere 15 urte, luzaezinak): 150,00 euro.

PIPEROEN ORDENANTZA

Kokatzea: 50,00 euro.

Legeztatzea: 50,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1903667