62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2/2018 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak:

1.9200.1200902 partida.–“Idazkariaren ordainsariak”, 2.842,50 euroko kreditu-gehigarria.

1.2210.1600002 partida.–“Gizarte Segurantza”, 847,20 euroko kreditu-gehigarria.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Ziraukin, 2019ko martxoaren 8an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1903494