62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laguntzak, turismo arloko elkarteei turismoa sustatzeko
jarduerak egin ditzaten eta irabazi-asmorik gabeko
entitateei dinamizazio-jarduerak egin ditzaten,
2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarte.
Deialdiaren laburpena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 445818.

Laguntzak emateko deialdia, turismo arloko elkarteei turismoa sustatzeko jarduerak egin ditzaten eta irabazi-asmorik gabeko entitateei dinamizazio-jarduerak egin ditzaten, 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarte.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarte (biak barne) Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei eta Iruñean dinamizazio-jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei. 2018. urtean hasitako jardueren kasuan, ezin izanen dute laguntza hau jaso Udal honek argitaraturiko aurreko deialdian diru-laguntza jaso zutenek.

Iruñean, 2019ko martxoaren13an.–Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkaria, Patricia Perales Hurtado.

Iragarkiaren kodea: L1904124