62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Berdintasuneko Ordenantza. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2019ko martxoaren 7an:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Berdintasuneko Ordenantza.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitaratu eta hortik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Berdintasuneko zerbitzuko Administrazioan (Udaletxe plaza zk.g., 4. solairua; telefonoa: 948 420150). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik gabe, ordenantza hori, Iruñeko Udaleko Berdintasuneko Ordenantza, behin betiko onetsi dela joko da.

Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1904117