62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren hasierako onespena Herritarren Partaidetzarako Erregelamenduari

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2019ko martxoaren 7an:

PLE 07-MAR-19 (7/CC)

Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea espedientean jasota dagoen Herritarren Partaidetzako Erregelamendua.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1903820