62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Planeamendu hitzarmena, Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoruko UC7 unitatean, 14. poligonoko 559. lurzatian tramitatzeko (Carricas etxe-saila). Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea planeamendu hitzarmena, Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoruko UC7 unitatean, 14. poligonoko 559. lurzatian tramitatzeko (Carricas etxe-saila).

Edozein herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezake eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epea izanen baitu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erriberrin, 2019ko martxoaren 8an.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1903521