62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.

Hasierako onespena 2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baitira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta gainerako xedapenak.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, aitzinetik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Donamarian, 2019ko otsailaren 13an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

I. ERANSKINA

A.–Funtzionarioak

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

KOPURUA

OSAGARRIAK

LANPOSTUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

15

35

-

-

-

Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Beintza-Labaiengo eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz)

Administrari-ofiziala

C

OL

1

35

-

-

12

-

Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Beintza-Labaiengo eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

OL

1

15,35+1,42

-

-

12

-

Jardunean.

Euskaraz jakitea nahitaezkoa, ahoz nahiz idatziz

A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda.

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

LANPOSTUA

A

B

C

D

E

Xabin Juaristi Arrieta

A

Ez da bidezko

2018-06-18

15

35

-

-

-

Idazkaria

María Victoria Eulate Etxegia

C

5

1990-07-05

35

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

D.1. Lan-kontratudun finkoen zerrenda.

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

KARGUA

A

B

C

D

E

Goñi Orbegozo Cleofé

D

-

2007-06-01

15,35

-

-

12

-

Zerbitzu anitzetako langilea

OHARRAK ETA LABURDURAK.

Osagarriak eta eskakizunak:

A: Lanpostuko osagarria.

B: Bateraezintasuneko osagarria.

D: C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

Iragarkiaren kodea: L1904162