62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTABIA

Artabiako Kontzejuaren (Allin ibarra) erabilera publikoko eremuen eta bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Artabiako Kontzejuak, 2018ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artabiako Kontzejuko erabilera publikoko eremuen eta bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artabian, 2019ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Luis Fernando Lasa Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1904150