62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 1/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Arellanon, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1903572