62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Eskabideak aurkezteko epea, laborantzako herri-lurren aprobetxamendua lor dezaten lehentasuna duten herritarrek

Agoizko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan udal ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten Agoizko herritarrek, interesa badute, eska dezaten laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, hain zuzen ere hamahiru mila eta hirurogeita zazpi metro koadroko (13.067) herri-landalurra, lau lotetan, aprobetxamendua zortzi urtetarako esleituz. Herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da, eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Agoitzen, 2019ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1903629