62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Barne araubidearen erregelamendua, zeinaren bidez harremanak arautzen baitira Agoizko Udalaren eta turismo bulego zaharraren lokalean kokatuta dauden ekintzaileen artean.
Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Barne araubidearen erregelamendua, zeinaren bidez harremanak arautzen baitira Agoizko Udalaren eta turismo bulego zaharraren lokalean kokatuta dauden ekintzaileen artean”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamenduaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1903628