62. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Merkatu txikia 2019an erabiltzea ordaintzeko borondatezko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko apirilaren 20an bukatuko dela Merkatu txikia erabiltzea ordaintzeko borondatezko epea, 2019. urteari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko martxoaren 21ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko martxoaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1903557