61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko
bereizi diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

María Boedo Escribano andreak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak, Hauteskundeen Araubide Orokorra arautzen duen 5/1995 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan xedatuarekin bat, erabaki du kanpainako ekitaldiak egiteko lokalak eta lekuak jakinaraztea Probintziako Hauteskunde Batzordeari.

Agoitzen, 2019ko martxoaren 15ean.–Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria, María Boedo Escribano.

ERANSKINA

Agoizko Udala.

Lokalak:

–Aurelio Leon aretoa (Agoizko Udaletxea; Kale Berria 22): egunero, arratsaldean eta gauean, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan izan ezik, 19:00etatik aurrera.

–Kultur Etxea (Jose Amichis plaza z.g.): egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.

Afixak: ez dago horretarako lekurik.

Leku publikoak, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko: udalerriko plaza publikoak.

Ariako Udala.

Lokalak: Udaletxeko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Afixak: pilotalekuko paretetan eta faroletako besoetan.

Burlatako Udala.

Lokalak:

–Larrañetako plaza (edukiera: 700 lagun), apirilaren 12tik 26ra, aldez aurretik abisatuta, 18:00etatik 22:00etara.

–Kultur etxea (erabilera anitzeko gela; edukiera: 100 lagun); apirilaren 12an, 15ean, 17an, 24an, 25ean eta 26an, 16:00etatik 21:00etara.

–Jauregia (erabilera anitzeko gela; edukiera: 100 lagun); apirilaren 15ean, 16an, 17an, 23an, 24an eta 25ean, 18:00etatik 21:00etara; apirilaren 14an, 18an, 19an, 20an, 21ean eta 22an, 12:00etatik 14:00etara.

Afixak: Kale Nagusiko eta Salmenten Ingurabideko faroletan.

Eguesibarko Udala.

Lokalak:

1.–Sarrigurengo kirolguneko jatetxea; Jorge Oteiza etorbidea 2 (Sarriguren - Eguesibar).

100 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00etara; larunbatetan, 9:00etatik 22:00etara; igandeetan, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

2.–Oihanburu gela, Errege Bardea 78-84 (Sarriguren-Eguesibar).

50 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:30era.

3.–Sarrigurengo ikastetxe publikoko erabilera anitzeko 1. gela.

100 bat lagunentzako tokia dago.

Ohiko erabilera: erabilera publikoa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era.

Afixak: ibarreko kontzejuetako eta leku hauetako iragarki-tauletan eta -paneletan: Altzuza, Ardatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Uztarrotz.

Kasedako Udala.

Lokalak: Kultur Etxea.

Afixak: udal eraikinetako kanpoaldean eta Ekialdeko plaza, erraz kentzeko moduan jartzen badira, eta itsatsi gabe.

Merkatuko plazan ohol berezi bat dago horretarako, udaletxeko etxepean.

Galipentzuko Udala.

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Afixak: Udalaren jabetzako eraikinetako kanpoaldea.

Garraldako Udala.

Lokalak: Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Afixak: kontsultategiko paretetan eta faroletako besoetan.

Ledeako Udala.

Lokalak: Ledeako Gizarte eta Kultur Etxea (Escuelas kalea 2, Ledea), 60 lagunentzako tokia.

Afixak: zenbait iragarki-taula udalerrian sakabanatuta.

Irunberriko Udala.

Lokalak: Gizarte Etxea (El Claustro plaza z.g.).

Noaingo Udala.

Lokalak: Ikustegia Gizarte Etxea (Aireportuko errepidea 1, Noain); hauteskunde kanpainaren egun guztietan, apirilaren 26an izan ezik, 19:00etatik 21:00etara.

Apirilaren 26an, Noiango Julián Gayarre Musika Eskolako ekitaldi aretoan (San Migel kalea 2, Noain), 19:00etatik 21:00etara.

Afixak: Jakako errepideko 4an, Errege kaleko 61ean, Errege kalean San Frantzisko Xabier plazaren parean, Noaingo Los Arcos kalean, Bidezarra futbol zelaiko sarreraren ondoan, San Migel plazako 5ean.

Otsagabiako Udala.

Lokalak: Gizarte eta Kultur Etxea, egunak aldez aurretik hartuta (Zatalarrañas kalea z.g.).

Afixak: iragarki-taulan (Blankoa plaza z.g. / Ataripea).

Zangozako Udala.

Lokalak: Kultur Etxeko hitzaldi aretoa (Alfonso el Batallador kalea 20, 1. solairua, Zangoza). Lokala erreserbatzeko, eskaera igorri beharko da honako helbide elektroniko honetara: infocultura@sanguesa.es.

Lokala doan erabiltzeko erreserbatzen ahalko da astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Afixak: hiri barneko hainbat tokitan dauden udal afixategietan.

Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalak.

–Burgi:

Lokalak: Burgiko Udaletxeko ekitaldi aretoa.

Afixak: pilotalekuko kanpoaldeko paretan.

–Bidankoze:

Lokalak: Bidankozeko Udaletxeko ekitaldi aretoa (eskola zaharrak).

Iragarkiaren kodea: J1903937