61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Horren iragarkia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Aplikatzekoa den araudian ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat datozenei, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari alegia), eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2019ko aurrekontua. Horren laburpena argitaratzen da honetan, kapituluka.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 10.257.546,53 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.257.546,53 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.104.851,88 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 51,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.062.414,56 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 510,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 89.719,08 euro.

Gastuak, guztira: 10.257.546,52 euro.

Iruñean, 2019ko otsailaren 13an.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1902979