61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI ARTZIBAR

Herri-lurraren okupazioa, 34. poligonoko 198. lurzatian.
Hasierako onespena

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluan adierazitakoarekin bat, jendaurrean egonen da, hamabost egunean, herri-lurra okupatzeko jarraian azaltzen den espedientea, Kontzejuak 2019ko otsailaren 21ean, aho batez, hasiera batean onetsitakoa:

–Herri-lurretako lurzatia: 34. poligonoa, 198. lurzatia.

–Okupatu beharreko azalera: 55 m².

–Desafektazioaren xedea: Ostatu turistiko gisa erabiliko den Kabañarako sarbidea eraikitzea.

Aipatu espedientea esandako epean aztertzen ahal da, Hiriberri Artzibarko Kontzejuan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egiten ahal zaizkio.

Hiriberri Artzibarren, 2019ko martxoaren 18an.–Lehendakaria, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1904116