61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, bizikleta elektrikoa erosteko laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da bizikleta elektrikoa erosteko deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 442874 eta Udalaren webgunean.

Xedea:

Eguesibarren bizi diren pertsona fisikoei laguntzak ematea, bizikleta elektrikoak eros ditzaten hiri barnean egiten dituzten joan-etorrietarako.

Onuradunak:

Laguntzen onuradun izaten ahalko dira baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiak:

Eguesibarren bizi eta bertan erroldatua egotea, dagokion deialdia argitaratu eta gutxienez ere hiru urte lehenagotik.

Hemezortzi urte izatea, gutxienez, dagokion deialdia argitaratzen den egunean.

Dirulaguntza justifikatzea, faktura eta ordainagiriak aurkeztuz.

Zerga betebeharren ordainketa egunean izatea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2019ko ekainaren 30era arte egonen da zabalik.

Sarrigurenen, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1903400