61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tutera-Magallón 1 eta 2 (66 kW) linea elektrikoaren 01.10 zenbakiko zutoina inguratzen duen espaloia eraikitzeko herri-lurra okupatzeko baimena. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2019ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri baimena ematea 4. poligonoko 308. lurzatian herri-lurraren 30 metro koadro okupatzeko, Tutera-Magallón 1 eta 2 (66 kW) linea elektrikoaren 01.10 zenbakiko zutoina inguratzen duen espaloia eraikitze aldera, bai eta baldintza-agiri arautzailea onestea ere, erabaki honi atxikita baitoa eta aipatu herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautuko baititu.

Espedientea jendaurrean jartzen da 15 eguneko eperako, interesdunek hura kontsultatu eta, behar izatera, egoki deritzoten alegazioak aurkez ditzaten; jendaurreko epe hori iraganik, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onest dezan.

Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua).

Tuteran, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1903388