61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoruko UC7 unitatean,
14. poligonoko 559. lurzatian (Carricas etxe-saila).
Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoruko UC7 unitatean, 14. poligonoko 559. lurzatian (Carricas etxe-saila).

Edozein herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezake eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erriberrin, 2019ko martxoaren 8an.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1903498