61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2019ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu egituratzaileko determinazioetan. Luis María Ibáñez Beruetek sustatu du, “Lehorreko nekazaritzako biltegien ezaugarriak” izeneko 4.3.2 atala aldatzeari dagokionez; 7. poligonoko 342. lurzatia ukituko du.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78.1 eta 77.2 artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Miranda Argan, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1903467