61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Akats zuzenketa herri-lurraren desafektazioari buruzko iragarkian

Herri-lurren desafektazioa, bide-zorra eratzeko. Hasierako onespena

Akats materiala atzeman baita 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean, argitaratutako iragarkian, zuzendu egin da eta hona hemen iragarki zuzendua, hitzez hitz:

“Lekunberriko Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin bilkuran eta gehiengo osoa zuela, hasiera batean onetsi zuen herri-lur honen desafektazioa:

450 metro koadro, 12. poligonoko 322. eta 1172. herri-lurzatietakoak.

Desafektazioaren helburua da horien erabilera lagatzea Juana Arrayago Hernandorenari, bide-zorra eratzeko bere jabetzako landa-finketara (12. poligonoko 358. eta 1103. lurzatiak).

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal Idazkaritzan azter dadin eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2019ko martxoaren 22an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1904137