61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

AZO-11B unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko martxoaren 6ko 38/2019 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Azozko (Ezkabarte) AZO-11B unitateko lurzatien borondatezko birzatiketan, Pablo Garde Razquinek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1903466