61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Herri-lurraren okupazioa, 5. poligonoko 1027. eta 1009. lurzatietan. Hasierako onespena

Cientruenigoko Udalak, 2019ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea okupazioa, 20 m²-koa Cintruenigoko 5. poligonoko 1027. lurzatian eta 10 m²-koa 1009. lurzatian, 13,2 kV-eko aireko linea berri baten euskarriengatik. Garbayo Garcia A., Izal Martinez M. eta Sarasa Galarreta M. P. dira sustatzaileak. Okupazio hau arautzen duen baldintza-agiria ere onetsi zen, espedientean den dokumentazioaren arabera.

Orobat, erabaki zuen erabakia eta espedientea hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea, iragarkia toki entitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen epea.

Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Cintruenigon, 2019ko martxoaren 8an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1903496