61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Behin betiko onetsirik 1/2019 aurrekontu-aldaketa (kreditu berezia), 2019rako luzatutako aurrekontuan; hasiera batean onesteko erabakia argitaratuta, 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan; eta jendaurreko epean iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatu aurrekontu-aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona haren laburpena kapituluka:

KREDITUA GEHITZEN DUTEN GASTUAREN KAPITULUAK:

GASTUAK

ZENBATEKOA

VI. KAPITULUA

543.942,26 euro

Gastuak guztira

543.942,26 euro

DIRU-SARRERAK GEHITZEN DITUZTEN KAPITULUAK:

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

IX. KAPITULUA–FINANTZA-PASIBOAK

543.942,26 euro

DIRU-SARRERAK GUZTIRA

543.942,26 euro

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa paratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2019ko martxoaren 7an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1903417