61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2019ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 12an.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.037.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 186.300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.188.400,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 501.510,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 59.790,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.013.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileen lansariak: 668.000,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.613.374,54 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 11.700,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 179.700,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 344.200,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 196.025,46 euro.

Gastuak, guztira: 3.013.000,00 euro.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Caparroson, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1903323