61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko urtarrilaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko abenduaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onesten zuena 7/2018 aldaketa aurrekontu orokor eta bakarrean (kreditu-gehigarria, liburutegiko fatxadaren obrarako). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, honako honetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Kreditu-gehigarria, udal liburutegiko fatxada berritzeko obrarako, atxikitako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

FUNTZIONALA

EKONOMIKOA

AZALPENA

ZENBATEKOA

33210

6320000

Liburutegiko fatxada konpontzea

12.000,00

FINANTZABIDEA

8700002

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina

12.000,00

Berriozarren, 2019ko martxoaren 8an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1903490