61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak

Barañaingo Udalak, 2019ko martxoaren 5ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen honako hauek onestea: lurren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatuko beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Hauek izanen dira:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,02

%25

1

0,02

%25

2

0,03

%25

3

0,04

%25

4

0,05

%25

5

0,06

%25

6

0,06

%25

7

0,06

%25

8

0,06

%25

9

0,06

%25

10

0,06

%25

11

0,06

%25

12

0,06

%25

13

0,06

%25

14

0,06

%25

15

0,06

%25

16

0,16

%25

17

0,24

%25

18

0,25

%25

19

0,27

%25

20 edo hortik gora

0,28

%25

Koefiziente eta tasa horiek aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta jakinarazten da ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1903390