61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Arau subsidiarioen aldaketa S-15 industria sektorean.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 10-054 Ebazpena eman zen 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, eta haren bidez hasiera batean onetsi, Arguedasko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa S-15 industria sektorean, Nasuvinsak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.

Arguedasen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1904032