61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2019rako aurrekontua. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran eta legez eskatzen den gehiengoa izanda, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, baita aurrekontua jendaurrean hamabortz egun baliodunean edukitzea ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezten ahal dituzte.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Arellanon, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1903295