61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan enkantea

Arantzako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–Ametxoko, Pagolleta eta Axtalko alderdietan, 8.108 zuhaitz (radiata pinua eta akaziak), 6.048,06 metro kubiko enbor ttiki eta egur egiten dutenak. PEFC oihan ziurtagiria dute. Hasierako prezioa: 176.000,00 euro (BEZa kanpo).

Proposamen ekonomikoak Arantzako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2019ko apirilaren 15eko eguerdiko 12:00ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2019ko apirilaren 16an, 12:30ean.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Arantzan, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1904130