61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Musika eta Dantza Eskolaren estatutuen aldaketa.
Behin betiko onespena

Altsasuko Osoko Bilkurak, 2018ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren estatutuen aldaketa hasiera batean onetsi zuen. Iragarkia 2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera, behin betiko onetsi da aipatu ordenantzaren aldaketa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1904115