61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ACEDO

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Acedoko Kontzejuko bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Acedo, Mendaza, Galbarra, Ubago, Asarta eta Piedramillera.

Acedon, 2019ko martxoaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier López de Dicastillo Gastón.

Iragarkiaren kodea: L1903394