61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2019. urteko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2019ko otsailaren 25ean egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2018rako:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,21.

–Landa-lurreko ondasunak: %0,80.

–Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Herrilur-luberrien kanona: 0,0035 zentimo/metroa. Gutxieneko zenbatekoa: 1,00 euro.

Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Aberin/Muniainen, 2019ko otsailaren 26an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1903296