61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2017ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 31koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 21ean emandako 153/2019 Ebazpenaren bidez, izangai horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, osasun mentaleko erizain espezialista gisa aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2019ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ekoan.

Jorge Edeso Hedo jaunak idazki bat aurkeztu zuenez, zeinaren bidez uko egiten baitzion lanpostua aukeratzeari, gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

Horretarako behar diren baldintzak betetzen dituenez, bidezko da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko 6 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, izangai honekin:

CUERVAS-MONS TEJEDOR, ANDREA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1904010