61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, aurkeztu du deialdi horretako epaimahaiak, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik handienak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdia 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan. Proposamen hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 21ean emandako 154/2019 Ebazpenaren bidez, izangai horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, fisioterapeuta lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ekoan.

Gero, Diego Calavia Sarnago jaunari, berak eskaturik, borondatezko eszedentzia eman zaio lanpostuaz jabetu den egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoa den izangaiak beteko du lanpostua, betiere horretarako eskatutako baldintzak betez gero.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten 12 lanpostu betetzeko egindako izendapena osatzea, honako honen alde:

Uranga Zuriarrain, Miren Maitane

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1903929