61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

632/2019 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, otsailaren 11ko 371/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena; ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira, nekazaritzako ingeniari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zaie.

Francisco Javier Eslava Lecumberri jaunari adjudikatutako lanpostuaren destinoa adieraztean akats bat dagoela ikusirik, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Otsailaren 11ko 371/2019 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dira, nekazaritzako ingeniari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zaie. Honela dioen tokian: “Francisco Javier Eslava Lecumberri jaunari, 6854 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena esleitua duena eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari atxikia dagoena”, honela behar du: “Francisco Javier Eslava Lecumberri jaunari, 6854 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena esleitua duena eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari atxikia dagoena”.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari. Interesdunari adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1903862