61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

96E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, Soledad Montón Condón andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorraren Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, harik eta lanpostu horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 19ko 1786E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorraren Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua betetzeko bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 4ko 240E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan harturik aurrekoa eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, 2019ko martxoaren 4an, proposatu zuen Soledad Montón Condón andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorraren Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Soledad Montón Condón andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Orokorraren Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen ere lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau Soledad Montón Condón andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zerbitzuari eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 13an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1903852