61. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Beatriz Casanova Amorena andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Premien Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen da ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Beatriz Casanova Amorena andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Premien Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Hezkuntzako kontseilaria, María Roncesvalles Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1903754