60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan, iraupen luzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak arautze aldera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, alde batera utzi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarra hartu eta ondorio juridikoak izan ditzan.

Erriberrin, 2019ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1903268