60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

15/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi da Udal honetako 2018ko aurrekontuan 15. aldaketa egiteko espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an, eman zen argitara, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez herritarrek edo interesdunek erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da. Hona hemen:

Kreditu-gehigarria

Higiezin bat erosi da udal pabiloia izateko 10.251,18 euroan. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatu da.

Buñuelen, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1903070