6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

19 eta 20/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2018ko urriaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan aldaketa egiteko bi espediente, gastu alor desberdinetako aplikazioen arteko kreditu transferentziak egiteko.

Iragarkia 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost egun balioduneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuko aldaketak:

19/2018 ESPEDIENTEA

Kreditu transferentzia negatiboa:

3420 632.00.00: -192.500,00 euro.

Kreditu transferentzia positiboa:

4220 619.00.00: +192.500,00 euro.

20/2018 ESPEDIENTEA

Kreditu transferentzia negatiboa:

3420 632.00.00: -5.500,00 euro.

Kreditu transferentzia positiboa:

4540 619.00.00: +5.500,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2018ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1815359