6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udaleko udaltzain izateko bi lanpostu (euskararen ezagutzaren hautazko proba dutenak)
oposizio bidez betetzeko. Izendapena

2017ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 9an, Atarrabiako Udaleko udaltzain izateko bi lanpostu (euskararen ezagutzaren hautazko proba dutenak) oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Ikusirik deialdiaren kalifikazio epaimahaiak emandako izendapen proposamena, egiaztaturik deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen direla, eta haietan ezarritakoarekin bat eta indarreko araudiarekin bat, karrerako funtzionarioen izendapena Alkatetzari esleitzen baitiote, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 30eko 906/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki du izangai hauek Atarrabiako udaltzain eta funtzionario izendatzea:

IXONE SANZ ATONDO

MIKEL HERNÁNDEZ ITURRIZAR

Atarrabian, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1814866