6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

992E/2018 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honako honi dagokionez: “Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Ilurdozko 6. poligonoko 148. lurzatian”. Ceferina Urmeneta Aguirre da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa ez-nabarmenek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Espedienteari hasiera emateko, Udalak “Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Ilurdozko 6. poligonoko 148. lurzatian” espedienteari buruzko dokumentazioa igorri zuen 2018ko urriaren 15ean. Aldaketa hori Ceferina Urmeneta Aguirrek sustatu du.

Aldaketa 2018ko irailaren 27an hasiera batez onetsi da, eta jendaurrean jarri da iragarki bat argitaratuz 2018ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan.

Aldaketaren xedea da Ilurdozko hiri lurzorua handitzea, 6. poligonoko 148. lurzatiko 603,47 m² gehituta, familia bakarreko etxebizitza bat ezartzeko. Aldaketaren eremua hirigunearen aldamenean dago, herrira sartzeko errepidearen iparraldean, eta lurzoru urbanizaezin generiko moduan dago sailkatuta. Hirigunetik hurbil egonda, hornidurarako, saneamendurako eta elektrizitaterako zerbitzu azpiegitura guztiak dauzka.

Aldaketak berekin dakar esparruaren hirigintza sailkapena aldatzea, eta hiri lurzoru finkatu gabe izatea, bai eta Ilurdozko EU3 egikaritze unitate berria zehaztea ere, zeinean lerrokadurak zehazten baitira, eta 3 m-ko zerrenda bat lagatzea, berekin dakarrena bideen eremua 130,50 m² handitzea, herrira sartzeko begi-lerroa handitzeko.

Proposatutako erabilera aldaketa hiri-inguruneko lurretan dago kokatuta; lurrok larreak dira, eta nolabaiteko malda dute hego-ekialderantz; beraz, eguzkialdi baldintzak onak dira. Esparru hori Ilurdozko hiru lurzoruan sartzearen ondorioz, ez dago ingurumen ukipen garrantzitsurik edo paisaia ukipenik, eragin kaltegarria izan dezakeenik herriaren multzo urbanoaren pertzepzioan.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura egin dela, eta aldeko txostena eman du.

Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura egoki bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz. 78/2016 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duena.

EBATZI DUT:

1. Ohiko ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren menpe ez jartzea “Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Ilurdozko 6. poligonoko 148. lurzatian”, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.

2. “Esteribarko arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea, Ilurdozko 6. poligonoko 148. lurzatia” (Ceferina Urmeneta Aguirrek sustatua) dela eta, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea, ingurumenean eragin aipagarririk ez duela iritzita.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz, ingurumen txosten estrategikoaren aurka ezinen da errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea onetsi zuen xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeen errekurtsoak, edota aldaketa egituratzailea onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jar daitezkeenak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Esteribarko Udalari, Ilurdozko Kontzejuari eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 12an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1815317