6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

372E/2018 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Natur All BBVV-2018 SL industriari 4 bar-eko MOPeko sarea zabaltzeko eta hargunea emateko proiekturako, Corellako udal-mugartean. Sustatzailea NEDGIA Navarra SA da.

2018ko azaroaren 21ean, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago espediente hori. Aipatutako foru dekretuak onetsi zuen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Egin gogo den jarduketan, gasaren banaketa sarea zabalduko da Corellatik hasi eta Natur All BBVV-2018 SL nekazaritzako elikagaien enpresaren instalazioetaraino (enpresa horrek landare-jatorriko edariak egiten ditu). Proiektua Corellako udal-mugartearen barruan eginen da oso-osorik. Polietilenozko banaketa sarea (110 eta 90 mm) udalerriko hiri-lurzorutik abiatuko da, NA-161 errepidea zeharkatuko du, eta, bidez bide, iritsiko da Corellako 1. poligonoko 1452. lurzatira, han baitaude instalazioak. Gas sarearen ibilbidea, lurzoru urbanizaezinean, 460 m ingurukoa da, eta proiektuan sartutako sare berriak, berriz, 683,03 m ditu guztira. 3 balbula berri ere instalatuko dira; bat instalazioaren hargunea izanen da, eta beste biak errepideko bidegurutzearen aldeetan jarriko dira.

Espedienteak aldeko txostena jasoa du, Corellako Udalak 2018ko azaroaren 16an emana, jarduketaren hirigintzako bateragarritasunari buruz. Udalaren txostenean nabarmentzen da ezen Natur All enpresa ezartzea interes orokorrekotzat jo zuela Corellako Udalak, 2018ko abuztuaren 30eko osoko bilkuran, eta Foru Intereseko Inbertsio deklaratu zela Nafarroako Gobernuaren 2018ko ekainaren 20ko Erabakiaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2018ko abenduaren 10ean, eta adierazten zuen proposatutako azpiegitura bateragarria dela aplikatzekoa den Lurralde Antolamenduko Planean(LAP-5, “Ebroko ardatza”) jasotako lurralde garapeneko ereduarekin eta aurreikuspenekin, eta, indarreko udal planeamenduari dagokionez, proposatutako azpiegitura bateragarria dela proiektuaren trazadurak ukitzen dituen lurzoru urbanizaezineko kategorien babes araubidearekin.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak adierazi du ez dela atzematen paisaiaren edo ingurumenaren gaineko ukipen nabarmenik, hoditeria udalerriko hiri eremuko edo inguruko tokietan barna lurperatuta doalako, zolatutako bideen ondotik, eta beste hornidura azpiegitura batzuk pasatzen diren tokitik. Jarduera berrikusi da honako hauek ote dauden jakiteko: abelbideak, fauna eta florarentzat interesekoak diren babesteko eremuak, babestutako paisaiak eta eremuak, Natura 2000 Sarea, hezeguneak, Donejakue bidea eta beste elementu historiko-artistiko batzuk. Ez dago ukipenik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Natur All BBVV-2018 SL industriari 4 bar-eko MOPeko sarea zabaltzeko eta hargunea emateko proiekturako, Corellako udal-mugartean. Sustatzailea NEDGIA Navarra SA da.

2. Baimenak neurri hauek aplikatzera behartzen du:

–Lanak bukatuta, garbitzeko kanpaina bat eginen da, proiektuaren jarduketa eremuan gelditzen diren hondar eta zabor guztiak kentzeko, eta ukitutako eremuak lehengoratuko dira.

–Hondeatze lanetatik sobran gelditzen diren lurrak eta gainerako eraikitze eta eraiste hondakinak hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatu beharko ditu.

–Obrak irauten duen bitartean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, ondare historiko eta arkeologikoaren arloan eskumena duen departamentuari horren berri emanen zaio, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 63. artikuluari jarraikiz.

–Inguruabarren bat dela-eta (landaredia naturala aurreikusi gabe ukitzea, elementu bereziak aurkitu direla, eta abar) sustatzaileak basozaintzari abisua eman behar badio, Tuterako barrutiko Basozaintzara jo beharko da (telefonoa: 948 84 70 33; ogfotude12@navarra.es).

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean paratu gogo diren beste jarduera jakin batzuk gas sarera lotzea.

–Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Corellako Udalari, Basozaintzari (Tuterako barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 17an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1815838