6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 7. EPAITEGIA

Zitazioa 743/2018 prozesuan (kaleratzeak)

Nik, Francisco Lurueña Rodríguezek, Bilboko Lan-arloko 7 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 743/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Estudios de Ingenieria Adaptada S.L.ri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2018/09/26, 2018/09/14 eta 2018/09/14an emandako JAL-en dekretua, Autoa eta JAL-en dekretua. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

–Estudios de Ingenieria Adaptada S.L. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2019/01/14an 11:45ean, epaitegi honetako 11. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar 10-lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Estudios de Ingenieria Adaptada S.L. (B31825136) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2018ko abenduaren 18an.–Justizia Administrazioaren Letradua, Francisco Lurueña Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J1900208