6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Gorrontz-Olanoko mugarteari dagokionez

Ultzamako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea Edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Gorrontz-Olanoko mugarteari dagokionez, honako baldintza hauen arabera:

  • Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta ondorioak sortuko ditu 2019ko urtarrilaren 1ean.
  • Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.
  • Horretarako, Ultzamako Udalak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

–Horretarako, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea bere gain hartzea orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Gorrontz-Olanoko mugartean edateko uraren hornidura eta saneamendua egiteko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, Odieta eta Anueko Udalei, Gorrontz-Olanoko Kontzejuari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1900003