6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Gorrontz-Olanoko Kontzejuaren alde egindako edateko
uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen
eskuordetza ezeztatzea

Ultzamako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

–Gorrontz-Olanoko Kontzejuaren alde egindako edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatzea (Ultzamako Udalak Kontzeju horren esku utzi zituen aipatu eskumenak 1990ko abenduaren 19an).

–Horretarako, erabaki da Ultzamako Udalak bere gain hartzea orain arte Gorrontz-Olanoko Kontzejuaren ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztiak, mugarte horretan edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Gorrontz-Olanoko Kontzejuari, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1900002