6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Uxueko Udalak, 2018ko maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa udal ordenantzan, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen horretan.

Aldaketa horren hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ekoan, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Uxuen, 2018ko irailaren 18an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

BEHIN BETIKO TESTUA

4. ERANSKINA

Panteoiak

Orain dauden panteoien erabileraren kontzesioa ehorzketa bakoitzeko 200 eurokoa izanen da erroldatuentzat edo hiri kontribuzioa ordaintzen dutenentzat, eta 400 eurokoa erroldatuak ez daudenentzat edo hiri kontribuzioa ordaintzen ez dutenentzat; alokatzeagatik urtean 50 euro ordainduko dira eta ulertuko da ez direla gorpuzki horiek atera behar.

Erabat debekatua dago panteoi gehiago egitea.

Panteoitzat hartzen da zenbait pertsonarentzat den hilobia (bi baino gehiagorentzat), gehienetan familia berekoentzat dena.

Iragarkiaren kodea: L1814836