6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Sartagudako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Sartagudan, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1816005