6. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLAKARIZKETA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ollakarizketako Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

Elkartealde, Errekalde eta Pineral alderdiak. Larizio pinua da, 2.260 metro kubiko guztira. Balorazioa 40.565 eurokoa da (BEZa kanpo).

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Txulapaingo Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritako aukeretako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da, gutxienez ere 72 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Txulapaingo Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Ollakarizketa (Txulapain), 2018ko abenduaren 27an.–Kontzejuko burua, Felipe Subiza Ataun.

Iragarkiaren kodea: L1816068